MEGAWIND SEKTORE EOLIKO ESTATUBATUARRERA AURKEZTU DA IPF 2024n

Hazitek MEGAWIND proiektua IPF azokan aurkeztu zen euskal ordezkaritzaren standean.

Apirilaren 22tik 25era New Orleansen (AEB) izan zen International Partnering Forum (IPF), Oceantic Network-ek antolatutako azoka, 4.000 pertsona baino gehiagorekin.

MEGAWIND proiektuak “Offshore Wind Basque Country” izenpean euskal ordezkaritzaren standean parte hartzeko eta egoteko ohorea izan zuen. Gainera, Haziea Wind eta Euskadiko Energia Klusterra proiektuko bazkideak ere bertan izan ziren.

Aukera zoragarria izan zen MEGAWINDen berrikuntzak itsas energia eolikoaren sektoreko komunitatearekin konektatzeko eta partekatzeko.