MEGAWIND PROIEKTUA JAPONERA BUELTATU DA, REIF 2024n AURKEZTEKO

Euskadiko Energia Klusterra REIF 2024 (Renewable Energy Industrial Fair) ekitaldian izan da, urriaren 17an eta 18an.

Energia Klusterrak Fukushimako prefekturarekin (Japonia) duen harreman estrategikoaren esparruan, energia berriztagarrien ekitaldian parte hartu du nazioarteko laguntzaile gisa REIF 2024an, 5.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin. Azokan, Euskadiko Energia Klusterrak stand bat izan zuen Wind Energy Basque Country markaren pean. Stand horretan MEGAWIND proiektua aurkeztu zen, eta hari buruzko informazio gehigarria ematen zuten diptikoak banatu ziren.