MEGAWIND PROIEKTUA AURKEZTU DA EUSKADIKO ENERGIA KLUSTERRAREN EOLIKOAREN FORO SEKTORIALEAN

Abenduaren 16an, ERREKAko Jon Mendiolak MEGAWIND proiektua aurkeztu zuen Euskadiko Energia Klusterrak antolatutako Eolikoaren Sektorialean.

Ostiralean, abenduak 16, Euskadiko Energia Klusterraren Eolikoaren Foro Sektorialaren bilera antolatu zen Euskalduna Jauregian. Jon Mendiolak, ERREKAren izenean, ezagutzera eman zien Euskadiko energia eolikoaren balio-kateko enpresei MEGAWIND HAZITEK proiektua. Aurkezpenean, Jonek proiektuari dagokion testuingurua azaldu eta aurrerantzean gainditu beharreko erronka zehaztu zuen. MEGAWINDen helburu nagusiak argitzeaz gain, Jonek, bazkide bakoitzak garatu beharreko jarduerak aurkeztu zituen, baita partzuergoa osatzen duten enpresak ere.