MEGAWIND IX MARINE ENERGY CONFERENCE-N AURKEZTU DA

Ekainaren 21ean, asteazkenean, IX Marine Energy Conference ekitaldia egin da, JRL-OREk eta Euskampus Fundazioak antolatuta, UPV/EHU, TECNALIA eta BCAMen laguntzarekin.

Euskadiko Energia Klusterreko Marcos Suarezek aurkezpen bat egin du, itsas sektore eolikoaren joerei eta aurreikuspenei buruzko ikuspegi globala emanez, eta, ondoren, Euskadiko itsas sektore eolikoaren potentziala azpimarratu du, datu giltzarriak erakutsiz, hala nola enpresa-kopurua, enplegua edo plataforma-kopurua.
Testuinguru horren ondoren, ERREKAko Jon Mendiolak MEGAWIND aurkeztu du, etorkizuneko aerosorgailu handien erronkei irtenbidea emateko HAZITEK proiektua.

Proiektua zertan datzan azaltzeaz gain, proiektuaren lehen urtean lortu diren lehen emaitzak erakutsi ditu Jonek.