IRISMENA ETA HELBURUA

MEGAWINDek bazkideen posizionamendua hobetu nahi du, azken urteotan nazioartean egundoko hazkundea izan duen sektore honetan. Gainera, proiektuaren garapenak eragin positiboa izango du proiektuko bazkideen inguruko hornidura-katean; adibidez, Bilboko portuko jardueraren gehikuntzan, baita osagaiak fabrikatzeko edo osagai berriei estaldurak aplikatzeko lehengaien hornitzaileetan ere. Azken batean, Euskadi, egun onshore eolikorako hornidura-gunetzat aitortua, offshore eolikoaren arloko erreferentetzat posizionatzen laguntzea da proiektuaren xedea.

MEGAWINDen helburu nagusia, merkatu eolikoan erabilera eta potentzial handiena duen monopiloteak deritzen zimendatze-motarako soluzio berriak garatzea da, offshore aerosorgailu handien (15 MWetik gorakoak) belaunaldi berrian integratzeko asmoz.

AURREIKUSITAKO EMAITZAK

MEGAWIND proiektuan aurreikusitako emaitza, offshore parke eolikoetako 15 MWetik gorako aerosorgailuetarako monopilote motako zimendatzeek, trantsizio-piezek eta bien arteko lotura-sistemek kostuen murrizketaren ikuspegitik dakartzaten erronka zientifiko-teknologikoei erantzuteko soluzio eta teknologia berritzaileen multzoa izango da (berritzaileak prozesuetan zein produktu eta zerbitzuetan), merkatuan oso lehiakorrak diren soluzioak lortzeko asmoz.

EMAITZAK

1
2
3
4
1

TP-MP finkatze-sistemak
Metrika handietako torlojuak
manipulatu, muntatu eta
estutzeko hobekuntzak;
torlojuen sentsorizazio birtuala

2

Monopilotea (MP)
Elektroi-sortaren bidezko
soldadura-prozesu
berria tamaina handiko
altzairuetarako.

3

Trantsizio-pieza (TP)
XXL monopiloteetara
egokitutako trantsizio-pieza
eta brida berrien diseinua

4

Gainazalen tratamenduak
eta babesa
Korrosioaren aurkako estaldura eta
tratamendu termiko berritzaileak
metrika handiko torlojuetarako

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila (HAZITEK 2022 Programa) eta Eskualde Garapenerako Europar Funtsak (EGEF 2021-2027) diruz lagundutako proiektua