
Proiektuaren koordinatzailea eta XXL monopiloteetarako TP-MP finkatze-soluzioen (metrika handietako torlojuekin lotutako soluzioak, alegia) ikerketa industrialaren arduraduna. 15 MWetik gorako aerosorgailuetarako monopiloteen diseinu-baldintzen definizioan ere parte hartuko du.

Korrosioaren aurkako estaldurak aplikatzeko piezen baldintzak zehazteaz arduratu eta korrosioaren aurkako tratamenduetarako material eta metodologia berriak aztertuko ditu. Ondoren, proiektuan aplikatutako korrosioaren aurkako tratamenduak baliozkotu eta alderatuko ditu.

Offshore inguruneetarako osagaiak babesteko sistemen formulazio berrien eta aplikazioaren inguruko ikerketaren arduraduna. Altzairu galbanizatuetarako topcoat formulazioak, eta estaldurak aplikatzeko prozesuak, zehazkiago esanda.

XXL monopiloteak fabrikatzeko berrikuntzen ikerketaren arduraduna. Adibidez, elektroi-sortaren bidezko soldaduraren erabilera lodiera handiko altzairua lotzeko. Gainera, garatutako soluzioen jasangarritasuna aztertuko du.

Monopiloteak elektroi-sortaren bidezko soldadura erabiliz fabrikatzeko bete behar diren eskakizunen definizioan parte hartuko du. Gainera, teknologia horren parametroetara egindako lehen hurbilketa egingo du.

Trantsizio-piezaren zein XXL monopiloteetarako brida sektorialaren diseinu kontzeptualaren arduraduna. Horrez gain, gidatuko lotura-sistema bat garatu eta baliozkotuko du, eta ondoren, sistema horretan oinarrituta birdiseinatuko du brida sektoriala.

Tratamendu termikoko prozesuen zehaztapenen definizioan eta translazioan parte hartuko du, baita horretarako behar diren tresnen garapenean ere. Gainera, tratamendu termikoko prozesuak baliozkotuko ditu.
ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUSKAL SAREKO AGENTEAK

Zentro Teknologiko Multifokalizatua

Zentro Teknologiko Multifokalizatua

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila (HAZITEK 2022 Programa) eta Eskualde Garapenerako Europar Funtsak (EGEF 2021-2027) diruz lagundutako proiektua
