Testuingurua
Offshore energia eolikoa garrantzi handiko zutabea da isurpenak murriztea xede duen Parisko Akordioaren helburuak bete ahal izateko.
- IRENAren aurreikuspenen arabera, deskarbonizazio-helburuak betetzeko, itsas-eolikoak 1.000 GW ekoitzi beharko lituzke 2050ean mundu mailan, egun ekoizten dituen 60 GWen aldean.
- Europako Batzordeak aintzat hartu duen Green Deal estrategia asmo handiko helburu horiek lortzearen aldeko konpromiso argia da. Estrategia honen harira landu den ibilbide-orriaren arabera, Europar Batasunean itsas-eolikoaren 300 GW hedatuko dira 2050erako. WindEuroperen arabera, Europan eta hamarkada honetan, itsas-eolikoak 70 GW instalatu izango ditu 2030erako, 2021ean zituen 28 GW instalatuen aldean.
- Estatu mailan, Itsas Eolikoaren eta Itsas-Energiaren Garapenerako Ibilbide-Orriak itsas-eolikoaren 3 GW instalatzeko helburua aurreikusi du 2030erako.
Iturria: IRENA (2019), Future of wind: Deployment, investment, technology, grid integration and socio-economic aspects (A Global Energy Transformation paper), International Renewable Energy Agency, Abu Dhabi.