PINTXOEN ETA SAGARDOAREN ARTEKO MEGAWIND AURKEZPENA WINDEUROPE 2024an
Joan den martxoaren 20an, 21ean eta 22an WindEurope Bilbao ekitaldira joan ziren 12.000 bisitari baino gehiago “Wind Energy Basque Country” markarekin stand bateratuan parte hartu zuten 45 enpresen standetara hurbildu ahal izan ziren. Bertan nazioarteko topaketak, sektore eolikoarekin lotutako I+G proiektuen aurkezpenak eta tokiko gastronomiarekin networking une lasaiak egin ziren.
Euskadiko Energia Klusterrak antolatutako ekitaldien artean, azpimarratzekoa da proiektuaren koordinatzaile Jon Mendiolak MEGAWIND proiektua aurkeztu izana. Pitch aurkezpena pintxoz eta sagardoz lagunduta egin zen, eta 100 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte.